Iragaitzaz ilunbistan - Pello Lizarralde - Karrikiri Euskal Denda View larger

Iragaitzaz -ilunbistan-

Pello Lizarralde

978-84-9746-453-6

Egilearen lan gehiago: PELLO LIZARRALDE

More details

16,80 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Pello Lizarralde

    Deskribapena:

    Gasolindegiak, kamioak eta txoferrak. Begiratu, hitzari eutsi eta alde egin. Ez du alperrik hitz askorik egingo Martinek, baina zenbat sentiarazten digun munduaz bere begi, belarri eta usaimenak jasotzen dutenarekin!

    Nola ez dakigula isuri zaigu errepidean pertsonaia hori, eta haren arrastoan mundu batek hartuko du zinezko itxura. Errepidea, txofertza, hildako kamioilaria...

    Itxura batean sor zitezkeen istorio birtualak errepidearen -iragaitearen- dimentsio existentzialenean urtzen dira. Hain da sakona mundu horren pisua Martinen zirkinik ezdeusenean!

    Lizarralderen estilo paregabea dugu oraingoan ere nagusi: ofizioa, eskarmentua eta munduaz mintzatzeko era propioa. Begiratua filosofia bat ere badenean.

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: