Porto Pimeko dama - Antonio Tabucchi - EIZIE - Karrikiri Euskal Denda View larger

Porto Pimeko dama

Antonio Tabucchi / Fernando Rey (Itzul.)

978-84-96643-53-6

9,85 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Antonio Tabucchi

    Itzultzailea: Fernando Rey

    Bilduma honetan dago: LITERATURA UNIBERTSALA

    Deskribapena:

    “Orain dela hogei bat urte bidaia bat egin nuen Azoreetako uharteetara. Egia esanda, uhartedia, egiazkoa baino gehiago, alegiazkoa iruditu zitzaidan. Areago, hain berezia eta ‘tokiz kanpokoa’ iruditu zitzaidan beste ezeren aldean, ezen handik itzuli nintzenean bidaia ere alegiazkoa izan ote zen egin nuen neure artean.

    Baleak ikusi nituen, ordura arte alegiazko animaliatzat nituenak; nire ustez literaturan baizik existitzen ez ziren bizitza tragikoei buruzko istorioak aditu nituen; paisaia bitxiak ikusi nituen, anana-zuhaitzak eta hortentsiak nahasian zituztenak, nire ustez fantasiazko geografia liburuetan baizik aurkitu ezin zirenak.

    Eta, hortaz, ikusi eta bizi izan nuen guztia amets batean bezala desegin eta desagertu ez zedin, kontatzea erabaki nuen. (...) Liburua argitaratu eta berriz irakurri nuenean, edertasun hura oraindik ere fantastikoagoa zirudiela ohartu nintzen. Literaturak, erreala hiperrerreal bihurtzeko ahalmena baitu, nik sekula uste baino irrealago bilakatzen zuen dena”.

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: