Etiketak
Ikusitako produktuak
Karrikiri Euskal dendan, Xabier...
Betxepare-01
Karrikiri Euskal dendan, Xabier karrikan 4-behean Iruñean, lortzeko aukera eskeintzen dizugu,
Anima zaitez!!
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egileak: Batzuen artean
Deskribapena:
LIZEOAREN HANDITZE LANEN LEHEN HARRIA JAR DEZAGUN!
Baionan kokatua den Xiberuko, Lapurdiko eta Nafarroa-Behereko euskarazko lizeo bakarra gara. Euskararen biziraupena bultzatu eta etorkizuneko euskal hiztunak heziko dituen bakarra.
Produktu sinboliko garrantzitsua dugu eskuartean. Euskara hutsean, erliebean eta Euskal Herri osoa jasotzen duen mapa bakarra. Duela 20 urte ekoitzi gabe zena eta eguneraturik edizio mugatuan eskainiko duguna.
Maparen salmentak Bernat Etxepare Lizeoaren handitze lanak ordaintzeko balio izanen du. Euskal Herritik Euskal Herrira euskaraz bizi, pentsatu eta eraikitzen segi dezagun.
Mapa bat baino gehiago da, proiektu pedagogiko sendo bat, herri proiektu bat. Egitasmo desberdinen bidez, lurraldetasuna edukiz, ezagutzaz, bizipenez eta harremanez sakondu asmo duena.
Erliebedun mapa honen mendi, erreka eta itsasoak ongi irudikatzen dute gure helburu eta ametsa. Oztopo guztien gainetik, mendi pattarrak igo, euskarazko erreketan freskatu eta gure ama-hizkuntzaren itsasoan murgilduko baikara euskararen herrian euskaraz ikasteko.
Ekar diezaiogun gure harria euskararen herriari!
Bernat Etxepare lizeoa