Bat Soziolinguistita aldizkaria 130. - Txillardegi-Hausnartu Sariak (2023) View larger

Bat Soziolinguistika aldizkaria 130. - Txillardegi-Hausnartu Sariak (2023)

Batzuen Artean

9771130843003_000130

10,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Hitzaurrea

    Belen Uranga Arakistain

    Multinazionalen hizkuntza-politika egokirako hainbat gako

    Multinazionalen errealitatea globalizazioak hauspotu duen fenomenoa da. Mundu-mailan ekoitzi eta saltzeak erakunde bati ekarri dizkion erronken artean dago hizkuntzen kudeaketarena, aniztasunaren kudeaketaren baitan. Artikulu honetan aztertzen dira kasu batzuetan kudeaketa ezegokiak ekar ditzakeen ondorio kaltegarri batzuk eta baita hizkuntzen kudeaketa egokia egin ahal izateko hainbat gako proposatu ere. • Hitz gakoak: Multinazional, kudeaketa, aniztasuna, enpresa, hizkuntza franko korporatiboa, hizkuntzen kudeaketa...........

    Eneko Barberena Mondragon

    Hiztunaren genero nahasmendua. Hizkuntza gutxituak, euskara eta generizazio prozesuak

    Artikuluak hizkuntza gutxituen inguruan gertatutako generizazio prozesuak ditu aztergai, euskararen erabileran antzemandako feminizazioa adibidetzat harturik. Joera hau 1990 hamarkadan azaleratu zen, emakumezkoek gizonezkoek baino euskara gehiago erabiltzen zutela islatzen zuten datu estatistikoei esker. Ustezko feminizazio hori abiapuntua da euskararen indarberritze prozesuan zehar generoarekin lotutako lau gertakari aztertzeko: jakintza soziolinguistikoaren generizazioa, hiztunaren esentzializazioa, indarberritzearen feminizazioa eta hiztun estatistiko bitarraren finkapena. Eztabaidan nabarmentzen dugu hiztunen kategorizazioak eta errepresentazioak (tartean sexu-generokoak), ezberdintasunak agerrarazteaz gain horien eraikuntzan eta finkapenean eragiten dutela, hainbat ondorio ekarriz. • Hitz gakoak: Euskara, hizkuntza gutxituak, indarberritzea, generoa, estatistika......

    Jone Miren Hernández García, Marta Luxán Serrano

    Euskararen geografia berria

    Urteotan aldaketa nabarmena izan du euskararen egoera soziolinguistikoak, batez ere ezagutza hedatzearen eskutik. Bilakaera hori aztertzean, aintzat hartu beharreko aldagaia da lurraldea: Euskal Herriko herrietan eta eskualdeetan zer gertatzen ari den. Egoera soziolinguistikoa ez baita bera eremu guztietan, eta bilakaera ere ez. Hizkuntza-plangintzan kontuan eduki behar da hori. Analisi geografiko baterako hurbilketa egitea da lan honen xedea: euskararen egoerari buruzko datu nagusiak lurralde-ikuspegitik lantzea, mapa berri batzuk proposatuz. Euskal Herri osoa hartu da oinarri, udalerriz udalerri, hainbat informazio-iturri uztartuta. Ez da lan erraza, informazioa ez baita osatua Euskal Herri osoan. Euskal demolinguistikak hori du erronka nagusietako bat: nola osatu lurraldez lurraldeko azterketak Euskal Herri osoan egiteko moduko datu-multzo sendo bat. • Hitz gakoak: Euskara, Demolinguistika, Ezagutza, Erabilera, Zentsuak, Inkesta Soziolinguistikoa

    Garikoitz Goikoetxea Etxeberria

    Baionako Bernat Etxepareko 15-18 urte bitarteko ikasleek, Ipar Euskal Herrian, ikastolatik kanpo, euskara erabiltzeko dituzten arnasguneak, oztopoak eta jarrerak

    Lan honetan Bernat Etxepare lizeoan dauden 15-18 urte bitarteko ikasleek hezkuntza eremutik kanpo euskara erabiltzeko dituzten arnasguneak, oztopoak eta jarrerak aztertu dira. Aurrera eraman ahal izateko kontuan izan dira ikasleen lehen hizkuntza eta euren gune sozial nagusiak, besteak beste. Nolanahi ere, lanaren helburua betetzeko, hurbilpen historiko bat burutu da, identitate frantsesak iraultza frantsesean hartu zuen garrantzia aztertuz, eta gaurdaino duen indarra azpimarratuz, hain zuzen identifikatzeko zein diren indar horren ondorioak Seaskako ikasleek euskararekin duten harremanetan. Ikerketa honetan, ikasleek, Ipar Euskal Herrian euskaraz hitz egiteko aukera arnasgune deitu dute, hortaz, horrela definitu da lan honetan. • Hitz gakoak: Iraultza frantsesa, euskara, Seaska, arnasguneak......

    Arantza Egiguren Aizpiolea

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: