Irunberri, 1990 - Arroilaren negarra View larger

Irunberri, 1990 - Arroilaren negarra

Pako Aristi

978-84-9109-866-9

22,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Pako Aristi

    Deskribapena:

    1990eko ekainaren 25ean Jon Lizarralde, Susana Arregi eta German Rubenach bainatzera jaitsi ziren Irati ibaira, Irunberriko Arroilaren erdian. ETAko militanteak ziren, Nafarroa komandoa osatzen zuten, eta astebete zeramaten kanpin batean, Guardia Zibilaren aurkako ekintza baterako informazioa jasotzen.

    Une hartan, handik igaro zen Nissan Patrol bat geratu, eta Jose Luis Hervás sarjentua jaitsi zen haiek identifikatzera. Ekintzaileek tiro egin eta hilda utzi zuten agentea. Gero, ihes egin zuten. Ondorengo hogei orduan, Guardia Zibilak arroilaren bi irteerak itxi zituen, eta ez zen jakin zer gertatzen ari zen han barruan. Ondorioak latzak izan ziren: 20:45ean German Rubenach aurkitu zuten buruan tiroa zuela; ospitalera eraman, eta bizia salbatu zuen. Biharamunean, 08:45ean, Jon Lizarralderen eta Susana Arregiren gorpuak aurkitu zituzten. Susanak bi tiro zituen buruan, Jonek tiro bat buruan eta ibaiko ura biriketan.

     Espainiako Barne Ministerioak suizidatu egin zirela esan zuen, eta kasua itxi. Baina kalean, ez zitzaion sinesgarritasun handirik eman bertsio ofizialari, ez jende arruntak, ez politikariek ez erakunde askok. Gertaerak eskandalua sortu zuen, eta protesta ugari, baita nazioartean ere. Zulo beltz bat bilakatu zen Irunberriko kasua Euskal Herriaren historia garaikidean. Gaur arte.

    Ikerketa sakon baten emaitza da liburu hau. Lekukoak elkarrizketatu dira, sumarioa aztertu da, garaiko hemeroteka analizatu, eta ondorio argiak atera ditu ikerketa taldeak. Pako Aristik egokiro antolatu du informazio guztia ikerketa kriminal baten gisa, kontakizuna borobildu du erreportaje baten estilo bizian, eta hauxe da emaitza.

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: