Lucyrengandik Kantegana. Giza animaliaren bidaia miragarria View larger

Lucyrengandik Kantegana. Giza animaliaren bidaia miragarria

Jon Sudupe Martija

978-84-1319-482-0

18,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Jon Sudupe Martija

    Deskribapena:

    Eboluzio luze baten emaitza gara, mundu biziaren parte, hautespen naturalaren ondorio. Gure geneak, gure garuna, gure biologia gara; baina baita gure ingurunea, gure hezkuntza eta gure kultura ere. Animalia espezie berezia gara: ez aingeru zerutiar, ez abere huts, ez otso, ez automata. Biologiak eta kulturak egin gaituzte.

    Gizakiok, bada, bi erresumatako herritarrak gara, bi mundutako kideak, mundu naturalekoak eta mundu moralekoak. Animaliatasunaz gain, gizatasuna ere badugu. Txinpantze filosofoak gara, etikoki jarduteko gaitasuna duten animalia bakarrak. Hitz batean, guztiok gara aldi berean Lucy australopitekoa eta Kant filosofoa.

    Darwinek eta Kantek gure mundu ikuskera goitik behera aldatu zuten. Zientzialari ingelesak biziaren zientziaren oinarriak finkatu zituen. Filosofo alemaniarrak, berriz, etikaren printzipio orokorrak aldarrikatu zituen. Giza animaliaren ibilbide harrigarria ulertzeko nahitaezkoak dira biak. Inork ez du Darwinek bezain zorrotz aztertu espezieen eboluzioa.

    Inor ez da Kant bezain sakon barneratu etikaren barrutian. Zer garen eta zer izan nahi dugun argitu ziguten. Darwinekin eta Kantekin bat eginez, geure buruari betidanik egin diogun galdera nagusiari erantzuteko moduan izango gara: Zer da gizakia?

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: