Arturo eta Klementina liburua - Adela Turin - Pamiela, Kalandraka View larger

Arturo eta Klementina

Adela Turin / Nella Bosnia (IL.) / Fernando Rey (Itzul.)

978-84-7681-786-5

16,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Adela Turin

    Ilustratzailea: Nella Bosnia

    Itzultzailea: Fernando Rey

    Hautaketa hauetan dago: HAURRENTZAKO HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALA

    KLASIKO UNIBERTSALAK

    Deskribapena:

    "Neskatoen alde" bilduma mitikoko ipuina. Istorioa, alegia baten bidez kontatua baliabide ederra da emakumeak gizartean duen rolaz hausnartzeko. Gogor egiten die estereotipo sexistei, eta bazterkeria salatzen beharrezkoak baitira, oraindik ere, koedukazioari eta sexuen arteko berdintasunari buruzko lanak.

    Orain dela 30 urtetik gora, Adela Turín «Dalla parte delle bambine» izeneko bilduma argitaratzen hasi zen Italian. Handik laster, Esther Tusquetsek argitaratu zuen Espainian, «A favor de las niñas» bilduman ("Neskatoen alde"). Baterako hezkuntzari eta sexuen arteko berdintasunari buruzko erreferentzia bihurtu zen liburu bilduma, eta zenbait hizkuntzatara itzuli.

    Denbora pasatu bada ere, gaur egun liburu hauek behar-beharrezkoak dira oraindik. Arturoren eta Klementinaren arteko harremanean ilusioa eta maitasuna dira nagusi hasieran, baina, pixkana, monotonia eta kartzela bihurtuko da.

    Klementina ez da zoriontsu eta bere buruaren jabe sentitzen, ezin ditu garatu bere gaitasunak; senarrak gutxietsi egiten ditu emaztearen gaitasunak, eta irri egiten die haren ametsei. Ulerbera izan beharrean, errespetuz jokatu beharrean, Arturok emaztearen nortasuna ahultzen du, eta mendekotasuna sortzen. Hainbeste gauza izateak, jakina, ez dio asetzen Klementinari pertsona modura garatu nahia.

    Alegia bat da, "Arrosa eta leuna" eta bildumako beste liburuen modura, helburu jakin batzuk dituena: gizartean behar bezalako tokia ematea emakumeari, eta estereotipo sexistak eta bazterkeria desagerraraztea, jokamoldeak aldatuz mundu hobea egiteko.

    Bideoa: "Arturo eta klementina" liburua, ipuin irakurria euskaraz

    Iturria: Bernar Etxeberria

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: