Habiak komikia - Maite Gurrutxaga, Dejabu - Karrikiri Euskal Denda View larger

Habiak (Komikia)

Dejabu Panpin Laborategia + Maite Gurrutxaga (IL.)

978-84-15313-70-0

18,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egileak: Maite Gurrutxaga, Dejabu Panpin Laborategia

    Deskribapena:

    Abiadura handiko trena haren lurretatik pasatzen dela-eta baserria galdu duen Simon zaharraren eta, Balkanetako gerra atzean utzita, Euskal Herrira heldu den Selma erizain bosniarraren arteko harremana da liburu honen ardatza. Maite Gurrutxagaren pintzelek bi protagonisten hasierako aditu ezinen eta hartu-eman gatazkatsuen testigu izango dira. Baina, zuhaitzetako sustraiek hirietako espaloiak zartatzen dituzten gisan, bien iraganek oraina pitzatuko dute, laguntasun istorio hunkigarri bati hasiera emanez. Eskuartean duzuna desterratutako hegaztiei buruzko liburua da, hegan egin ahal izateko sustraietara bueltatu behar dutenen istorioa.

    Gizona ez da txoria desterratutako hegazti errariei buruzko liburua da, hegan egin ahal izateko euren erroetara bueltatu behar dutenen istorioa. Simon baserritarra eta Selma erizain bosniarraren arteko harremana da antzezlanaren ardatza. Zer izan ote dezakete komunean kultura, adin eta hizkuntza hain ezberdina duten bi pertsonaiek?

    Maite Gurrutxaga marrazkilariak nobela grafiko bihurtu du "Covek nije ptica" antzezlana eta, akuarela epelez, pertsonaia hauen eta haien gatazken eta maitasunen berri eman digu lengoai berri eta eraberritzaileaz.


Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: