Helize komikia - Mikel Begoña, Iñaket - Karrikiri Euskal Denda View larger

Helize (Komikia)

Mikel Begoña / Iñaket

978-84-122505-0-3

15,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Gidoia: Mikel Begoña

    Marrazkiak: Iñaki Martinez "Iñaket"

    Deskribapena: (Euskal komikiak lantzen dituen Egorblog blogetik hartua)

    Mikel Begoña eta Iñaki Martinez Iñaket gidoilari eta marrazkilari bizkaitarrek komiki ugari atera dituzte elkarrekin azken urteotan Espainiako Norma argitaletxearekin: Tristísima ceniza, El pico de los cuervos, Ötzi-ren trilogia...

    Bada, orain Harriet argitaletxearen eskutik eta euskaraz datorkigu beraien azken lana: Helize. 1916an, Gerra Handian bete-betean sartuta, Bizkaiko ontzi-konpainiek Britainia Handirako joan-etorriei eusten diete, urpekari eta mina alemaniarrak gorabehera.

    Gorostola ontzijabe anglofiloaren ontziolan operazio sekretu bat muntatu dute alemaniarrek eta ontzigilearen aurkari politikoek, urpekari baten helize konponketa eta Athleticen partida bat baliatuta...

    Ohi duten gisan, fikzioa baliatzen dute egileek gertakari historikoak ezagutarazteko. Begoñaren aitonak izandako ontzi-hondoratze bat abiapuntu hartuta, garai haietako kontuak kontatzen ditu Helizek. Eusko Jaurlaritzak komikiak argitaratzeko marrazkigileei ematen dizkien dirulaguntzetako iazko irabazleetako bat izan zen.

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: