Anna Akhmatova - Munduko Poesia Kaierak View larger

Anna Akhmatova - Munduko Poesia Kaierak

Anna Akhmatova + Josu Landa (Itzul.)

978-84-17051-95-2

10,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Anna Akhmatova

    Itzulpena: Josu Landa

    Deskribapena:

    Bere gizaldiko poeta errusiarretan gailenetako bat izan zen Anna Akhmatova. Zenbait adituk akmeismo izeneko mugimendu literarioan sailkatu izan dute; ordura arteko sinbolismoaren kontrakarrean, poesia lurtarragoa egin nahi zuten akmeistek, hitzaren artisautzat jota beren burua, eta Akhmatovak ere hizkera poetiko konkretua eta gardena hautatu zuen. Ohiko samarra den gisan, amodio-desamodioez eta intimotzat jo ohi diren beste gai batzuez idatziz urratu zuen bidea. Ordea, San Petersburgoko Tsarskoie Selo aristokrata-auzoan pasatutako gaztaro pindartsuaren eta hasierako arrakastaren ondoren, errotik aldatu zitzaion bizimodua Urriko Iraultzaren ostean, eta beste zidor batzuk hartu zituen halabeharrez haren poesiak ere. Hein handi batean, heriotza, pairamendua, memoria eta dolua gailendu zitzaizkion (edo batu, nondik begiratzen zaion) maitasunaren gai ardatzari. Bere bi poema nabarmenenak dira Requiema, espetxe baten aurrean semearen berri jakiteko ilaran zain zegoela inspiratua; eta Heroirik gabeko poema, formaren nola edukiaren aldetik konplexuenetako eta sailkagaitzenetako bat.

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: